XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai, esan zuan beste batek, sakelian (poltxikoan) ere eztute izango pisu andirik eta.

- Sakelian izan ba zuten dirurik, etzuten apostu egin ta or barrena igesi lasterka juan bearrik.

-¿Igesi?.

- Nik ala uste.

-¡Ori esatea!.

- Eta izatea.

- Eta ala; etzan izan aien berririk ondorengo sei illabetian.

Ez itzultzeagatik
atzeruntz begiak,
kiak egin zuana
egin zuten biak .

Urte baten buruan agertu zan egun batian ardantegiko atian mutiko aietako bat eta ezaguturik ardantegiaren jabeak, esan zion: - Pontxo,¿noiz ordaindu bear didazu, juan da urtian emen egin zenduten merienda?.

-¿Nik? Antonek ordaindu bear du.

-¿Zergatik?.

- Apostu ala egin gendualako.

-¿Nola?.

- Azkeneko etortzen zanak ordaintzeko.

-¿Eta zu al zera lenengo etorria?.

- Bai.

-¿Noiz?.

- Oraintxe

-¿Eta Anton?.

- Datorrenean ikusiko dezu.